Atea pasatzean, gozazazu leihoetako burdinoletatik, pasabidea izpi eztiz betetzen duen argia. Begira itzazu garai bateko noblezia daramaten txontxongiloak, han hemenka altzarietan jarriak. Kasu egizu kartoizko maletari trebukatu ez egitearekin, antzerkiko maska batzuk baititu.

. Eskuinaldeko ateak, soailua estalia duen eta okre-laranja koloreko pareta duen aspaldiko sukalde batera darama. Han arbasoen harraska bat bada, hiru harriz osatua eta hunen ondoan gaitzeko supazter bat lotan dena. Altxor guzti horiek berreskuratutako material andana baten azpian atxematen direla jakin behar da, mota guzietako tresnen artean ezarriak baitira, batzuk iraganeko ezenografiak izan direnak eta beste batzuk proiektu berriak direnak.

Ongi etorri nere tailerrarat !

FRANCAIS